2017(e)ko maiatza 7, igandea

BERTSO EMANALDIA

1.-
Kaixo zer moduz zaude
zara kuttunena
nire ametsetako
printzesa onena
inoiz ikusi dudan
nobia ederrena
zu zara niretzako
neska politena
(Markoxek egin eban)

2.-
Gure jabeak gukin
ligatzen dute erraz
aspertuta gaude gu
beti ligatzeaz
eta e-darling-eko 
iragarkietaz
nazkatuta gaude gu
gure jabeetaz
(Astoa ikusi nuen)

3.-
Hasarretzen hasi naiz
zurekin tuntuna
ez zait gustatu eta
gaur egin duzuna
hementxe zapuztu da
gure maitasuna
ez naiz zurekin gehio
egongo laguna
(Xarmangarria zira)

4.-
Gosaltzeko orduan
sartzen det ahoan
tarteka edaten det nik
meriendatzerakoan
Ameriketatik dator
ta ez da tabakoa
gurasoak erosi
umeei Cola Cao

Cola Cao gosari eta merienda
Cola Cao gosari eta merienda
Cola Cao, Cola Cao, Cola Cao...
(Cola Cao iragarkiaren doinua)

5.-
Zeinen gustora nago 
zu ezagututa
ondo egongo gara
biak elkartuta
nahiz ta aspertu garen
farolai lotuta
ni ere nago zutaz 
enamoratuta
(Haizeak bidali du...)

6.-
Egun on bikotetxo
zer moduz zaudete
gonbidatu guztiek 
maitatzen zaituzte
etxekoak etorri
ta poztu zarete
nik egiten zaituztet
senar ta emazte
(Mexikarra)


AMAIERAKO BERTSOA (NOR, NORI, NOR...)

Egunero Ikastolan 
goizeko zortziterditan 
Matematikako orduan 
jartzen gara izerditan 

 Baina udako oporrak datoz eta 
prestatzen ari gara maleta 
Andoainetik joateko 
Ikastolan, bi hilabete gutxiago aupa! 
hondartzak grazi gehiago dauka 
hobeto pasatzeko 

 Urtea igaro dugu 
gela batean sartuta 
momentu batzutan ondo 
ta bestetan aspertuta